XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZONALDEEN DESKRIBAPENA

EKIALDEKO PIRINIOAK

GOI-GOITIK

2.000 km. karratu baino gehiagoko azalera, Frantziarekin mugakide diren 100 km inguru, mendetan zehar gorde izandako natura berezia...

Ekialdeko Pirinioek Nafarroako gainerako tokietatik bereizten den aukera eskaintzen dute.

Hemen, gizakiak, arbasoen tradiziorik zaharrenak, beti ere artzaintza eta oihanari lotuak, mantendu dituen tokian, gailurrik altuenez gain, oihan mardul eta zabalenak, arroilik sakonenak eta fauna espezierik arraroenak ere aurkituko dituzu.

Elurrak, urak eta eguzkiak tajututako paisaia da, emeki emeki janzten dena, bi alde, eskuarki gozoena, zenbaitetan basatiena, agerian uzten dituen bidaian.